SALTO GEO Kanpaina
Salto System hasieratik erraza, segurua eta eraginkorra den sarbideen kontrol sistema sortzearen helburua duen enpresa da. Salto Systems-ek bere produktu berria aurkeztu nahi zuen nazioarteko kanpaina abian jarriz: SALTO GEO (Global Electronic Opening).
Ikusleei helarazi nahi zioten irudia produktu teknologiko, berritzaile eta nazioartekoa zen. Kanpaina eraikitzeko feeling teknologiko, berritzailea eta mezu argia erakusten zuen irudi internazionala zuen spot bat sortu genuen. Segundu gutxitan ederki erakusten da egindako lan polita: atrezzo, estilistak, modeloak, argiztapena, edizioa, post-produkzioa, idazlariak, zuzendari artistikoaā€¦

Bartzelonan, Lander LarraƱagaren estudioetan filmatutako iragarkia da. Ohikoa da Bostnanen nazioarteko perfila duten iragarkiak Bartzelonan filmatzea, modeloen inguruan aukera handia dagoelako. Horrela, Bostnan Bartzelonara mugitu zen, nazioarteko profila zuten modeloen bila: asiarrak, arabiarrak, etab.
Nazioarteko modelo hauekin Saltoren teknologia berriak wifi teknologia desberdinekin duen harremana adieraztea bilatzen zen. Hizkuntza desberdinek ulertu dezaketen teknologia.