Reposicionamiento y arquitectura de comunicación integral
Azti, itsas eta elikadura ikerketan adituak eta nazio mailan erreferentzia denak, erakundea guztiz birkokatzea bilatzen zuen. Espezialitate handia eskatzen duen sektore batean egonda, hierarkiak eta euren komunikaziorako arkitektura ezarri behar zituzten, horrela, birkokapen hori lortzeko, Tecnalia Aliantzaren barruan ahidendua egotearen zailtasun erantsiarekin. Audientziaren ikerketaren eta benchmarking lehiakorraren bidez, birkokapena eta komunikaziorako arkitektura barneratzen zuen estrategia integratzaile bat diseinatu genuen non zama emozionala igortzea zen helburu, baina ez pertsonalistegia; anbiguoagoak ziren irudietan oinarritua egon arren, balio gehigarria eragiteko indar nahikoa zuena. Horrez gain, ardatz eta hierarkia ezberdinetan antolatutako balore zentralen esentzia diseinatu genuen. Guzti hau, bere osotasunean, irudi tekniko eta kalitatezkoan itzuli zen Aztirentzat.

Lanaren zati garrantzitsu bat arkitekturak eta birkokapen digitalak osatu dute, bai euskarri ezberdinak eta markaren nagusitasunak, zein SEO estrategiak eta sare sozialak. Kausetako bat ikertzaile gastronomikoei bideratua dago, alaitasun toke batekin: #AztiFoodHunters. Landing-aren eta sare sozialen bitartez, gastronomiaren berrikuntzaren gaian murgilduta dauden mundu osoko pertsonak elkarrekin lotzen dira, Aztiren ardatz nagusien jakintza-sare eta komunitate bat sortuz.

EN LAS REDES

Puedes seguirnos en Facebook, Twitter e Instagram, como aperitivo esto es lo que se comenta sobre nosotros.

#aztifoodhunter

Azkenik eta kokatzea benetan esanguratsua izan zedin, sektoreko nortasun diferentzialak sortu genituen. Alde batetik, mezu eta balore nagusiak landu ziren, irudi indartsu eta ezagunetan oinarriturik. Beste alde batetik, mezu latenteak, zama emozionala baina ez pertsonalistegia igortzeko, komunikazio hasieratik proposatu zen bezala.
Azti gero eta garrantzitsuagoa izaten jarraitzen du gaur egun, negozio iniziatiba iraunkorrek eta industria-sarea hobetzeko eta baliabide naturalak babesteko eta berreskuratzeko proiektu berriek bultzatuta.