Posizionamendu estrategia eta katalogoa
Admira, Espainiako gitar fabrikatzaileetan liderrak, bere irudia berritu nahi zuen merkatuan itsura berritzaile eta eguneratuagoa erakusteko, beti ere haien “arima” aditzera emanez. Izan ere, ez-ohiko soinu sakona eta aberastuak direla eta, hauen gitarrak genero guztietako musikari hoberenetakoek positiboki baloratuak dira. Bostnan-en emaitza egoki bat eman ahal izateko, ikertzen, ikasten eta esperientzia handiko enpresa honen funtsa sakonki aztertu genuen.
Zenbait bilera estrategiko eta “Thinking out of the box” saioak egin ondoren Branding integral bat sortu eta aurkeztu genuen posizionamendu estrategia batean oinarrituz.

Admira berritua, berriz jaiotakoa. Proiektu honen emozio eta ilusioak diseinu sutsu batez gain, lerro artistiko bero eta emozionalagoa sortzea eraman gintuen, bere gitarra kateak bezala. Hedabide ezberdinak eratu dira, adibidez sektoreko bitarteko espezializatuetan publizitate tradizionala erabiliz; bai on eta bai off eta Retail, Bostnan-en indar-gunea, non estrategia berri bat proposatu dugun. Admira, Arima duen Gitarra.

Egun, Admirak Espainiako musika tresnen fabrikazioko enpresen artean leku nabarmena hartzen jarraitzen du. Etengabe lanean ari dira soinu onena eta kalitate hobeagoko gitarrak lortzeko, beti ere egur onenarekin eta eraikuntza metodo tradizionalak jarraituz.