Marketing Automatikoa/CRM

Gero eta saturatuago dagoen merkatuan, erabiltzailearen esperientzia gero eta garrantzitsuagoa da kontaktuak lortzeko eta mantentzeko orduan. Hori dela eta, ez da zure kontaktuen datu-biltegi hutsa: informazio hori guztia ahalik eta gehien ustiatzea ahalbidetuko dizun tresna, eta ezagutzan eta konfiantzan oinarritutako epe luzeko harremanak ezartzea ahalbidetuko duten esperientzia positiboak sortzea ahalbidetuko dizun tresna da.

CRM ETA KONTAKTUEN KUDEAKETA

Bildu zure kontaktu potentzialei buruzko datuak eta antolatu, denbora aurrezteko. Kudeatzen erraza da eta eremu pertsonalizatuak dituzten banako fitxak sor daitezke. Segmentazioa da zer, noiz eta nori bidali jakiteko gakoa. Sortu lotura sendoagoak, pertsonaliza daitezkeen irizpideak (sektorea, portaera-ereduak eta lehentasunak...) dituzten zerrenda adimendunen bitartez.

MARKETING AUTOMATIZATUA

Diseinatu ibilbidea eta erakarri kontaktuak zure beharren eta helburuen araberako hainbat kanaleko kanpaina pertsonalizatuekin. Kanpaina bat diseinatu, probatu eta abiarazi dezakezu, erraz eta modu intuitiboan. Helarazi zure mezuak erabiltzen oso erraza den editorea duten mailingekin, HTML ezagutzarik izateko beharrik gabe. Handitu zure datu-basea kontaktuen kudeaketa eta puntuazio aurreratua erabiliz. Hobetu kontaktuen interesa, bihurketarako aldietan, lead nurturingean oinarritutako eta eduki pertsonalizatuko ekintzak aurrera eramanda.

ANALIZATZEA ETA MONITORIZATZEA

Zure webgunean gertatzen denaren ikuspegi zabala izan ezazu, web trackingaren bitartez, eta hartu datu errealetan oinarritutako erabaki adimendunak. Erabiltzaileen portaera aztertzeko aukera izango duzu, bero-mapen bitartez, nabigazio ereduen bitartez, analitika aurreratuaren datuen bitartez...Gainera, edozein ekintza, mailing edo formulariori buruzko datuak ateratzeko aukera izango duzu, denbora errealean, eta doikuntzak egin ahal izango dituzu aurrera egin ahala. Lortu ROIa eta marketing digitaleko zure akzioen errendimendua kalkulatzea.

INTEGRATZEA

Ez galdu informazioa bidetik. Sinkronizatu zure tresnak eta elkartu dena leku bakarrean, minutu batzutan eta erraz. Beste aplikazioetarako zuzeneko atzipenak ere sortzeko aukera izango duzu.

BILATZEN ARI ZARENA EZ DUZU IKUSTEN?

Kontaktuan jarri eta has gaitezen komunikatzeko eta Marketing Digitala ulertzeko modu berri bat sortzen.