Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu.

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Kokapena,

balioa eransteko estrategia

Egungo merkatuan marka lehiakor bat sortzeak faktore askoren eragina du. Garrantzitsuena, lehenik eta behin, zer izan eta nora joan nahi dugun definitzea da. Gainera, erakunde osoak partekatu behar du ikuspegia, negozioan zentratuz, hazi gaitezen.
Prestigioan, salmentetan eta marka gisa.

Bostnan-en eskutik, erakunde zein enpresek ikuspegi hori bilatzen dute. Hala, erakundearen kokapena balio erantsi gisa erabili dezakete eta merkatu zein gizartean erreferente izan.

Horretarako, enpresaren balio erantsia sortu eta marketing planaren akzioak garatzen ditugu, batez ere estrategia digitalean eragina izanez. Guzti honen helburua, interes ezberdineko publiko desberdinak erakartzea da.

20 urteko esperientzia dugu. Urte guzti hauetan, gehienbat, komunikazio estrategikoan eta marketing-ean egin dugu lan, batik bat inguruko enpresa industrialen balioa indartzen, diseinuaren estrategiaren bidez.

Posizionamendua

Eskualdeek, hiriek edo herrialdeek munduan duten posizionamendua bilatu eta eraiki behar dute turismoa soilik erakarri ez dezaten. Lan egin behar dute talentua, inbertsioak eta enpresak hurbildu daitezen.

Horretarako, herrialdeek ere ikuspegi garbi bat bilatu eta definitu behar dute, nahi duten arloan erreferente izan daitezen.

Enpresaren istoria, kultura eta etorkizuneko norantza jakinik, lurraldeko eragileekin batera balioa zerbitzuari eransten dion esentzia bilatzen dugu, gure posizionamendua hobetu eta argi izateko.

Balioa diseinatu

Marka askok bezeroei eragiten dien balio erantsia bidean galtzen dute. Bostnan-en, aldiz, lan eredu berri bat sortu dugu, non zerbitzuaren esentzian oinarritzen garen eta hura indartzen saiatu esperientzia ahaztezin bat eskaintzeko.

Guzti hau lortzeko, ondorengo etapak dituen prozesu bat definitzen dugu balio diseinatzeko:

1.- Testua definitu

2.- Eszenatokia deskribatu
Jokalekua deskribatu, ondorengoa kontutan izanik:

  • - Lehiakide errealak
  • - Lehiakide erreferenteak
  • - Gainontzeko erreferentziak

3.- Bezeroari dagokion balio erantsiaren barne analisia
ondorengo eskema oinarritzat hartuta:

  • A. Balioa bilatu
  • B. Balioa identifikatu
    • B1. Zalantzan jarri
    • B2. Anplifikatu
    • B3. Eraldatu
    • B4. Ezabatu
  • C. Balioa ez identifikatuz gero, ondorengoa pentsatu: zerk sortzen du balioa?
  • D. Aukerak sortu

Metodologia propioa

Gure lan egiteko metodologia propioa dugu eta horren baitan oinarritzen gara beti. Posizionamenduko 12 mandamentuak.

Erronkaren definitzetik abiatzen gara. Ondoren, design thinking eta zerbitzu zein kontzeptuen prototipazioen tekniken bidez, bezeroarekin bat beraien lehiakortasun abantaila identifikatu eta lantzen hasten gara.

Bide guzti honetan zehar, balio txikienak ere aukera ona ekar dakigukela komunikazio eta mezu egokiekin ezagutzera emanez gero.