USER EXPERIENCE DESIGN

Bostnanen, UX-i buruz hitz egiten dugunean, erabiltzailearen esperientzian sartzen den oroz ari gara: interfazearen diseinuaz, informazioaren arkitekturaz, zerbitzuen aurkezpena, interakzioa eta antolamendua barne hartzen dituzten produktuen erabilgarritasunaz eta diseinuaz.

USER PROFILE

Zeure publikoa, zeure erabiltzaileak ezagutzeaz arduratzen gara. Horixe da lehenengo urratsa UX diseinuan. Zure targetaren ohiturak, ingurunea, nahiak, eta abarren berri izateko ikertzen dugu; horri esker, zure ahotsa islatzen duten esperientziak gara ditzakegu, intuitiboagoak diren interfazeekin.

USER FLOWS AND STORYTELLING

Arreta berezia eskaintzen diogu erabiltzaileek zure webgunean egingo duten ibilbidearen diseinuari, alegia, kontatu nahi duzunari eta hori kontatzeko moduari. Emozioak eta erabilgarritasuna bateratzen ditugu, kontaerari balioa eransteko eta zure mezuak modu erakargarri eta erabilgarrian helarazteko.

CONTENT INVENTORY (SITEMAP)

Webgunean egongo diren orrialdeak informazioaren arkitekturarantz eta erabiltzailearen esperientzia hobetzerantz bideratzen ditugu. Horri esker, bilaketa motorrek errazago arakatu eta indexatuko dituzte zure webguneko orrialdeak, eta posizionamendua nabarmen hobetuko da.

WIREFRAME-AK ETA PROTOTIPOAK

Behin profila zehaztuta, ibilbidea eta helarazi nahi den mezua finkatuta, eta orrialdeak antolatuta, geure taldeak proiektua gauzatzeko prototipoak diseinatu eta garatzen ditu.

A / B TESTING

Webgunearen prototipoa diseinatu ostean, diseinu beraren hainbat bertsio probatzen ditugu, interfaze bakoitzaren eraginkortasuna eta kalitatea aztertzeko eta alderatzeko helburuz. Hori eginez, webgune baten eraginkortasuna handitzea eta emaitzak hobetzea lortuko dugu.

BILATZEN ARI ZARENA EZ DUZU IKUSTEN?

Kontaktuan jarri eta has gaitezen komunikatzeko eta Marketing Digitala ulertzeko modu berri bat sortzen.