TRAFIKOA HANDITZEA

Zure ekintzen emaitzak ezagutzen ez badituzu, nola gaindituko dituzu zure helburuak? Bostnanen, helburuak lortzearen garrantzia ulertzen dugu, baina hazteko aztertu behar dela ere uste dugu.

WEBGUNEAREN TRAFIKOAREN ANALITIKA

Web analitika edozein estrategia digitalen ezinbesteko zatitzat jotzen dugu. Erabiltzaileak daudeneko fase bakoitzaren araberako webgunearen trafikoa aztertzeak zure negozioari lagunduko dio, hobetu behar dituen puntuak zein diren jakiteko orduan. Web analisiak zuzenean eragiten dio estrategia guztiari. Bostnanen, informazio hori guztia eraldatu eta ondorio bihurtzen dugu, geure estrategia digitalak egunez egun optimizatzeko baliagarri izan dadin.

BIHURKETA

Kanpainaren helburuaren arabera, beharrezkoak diren tresnak abiarazten eta eratzen ditugu, datuak lortzeaz gainera, salmenta, bezero gogobete edo lead kualifikatu gehiago lortzeko erabaki zuzenak hartzen laguntzen duten insightak lortzeko baliagarriak direnak. Elementu horiek bezeroak benetan ezagutzen laguntzen digute. Elementu horiek oinarrizkoak dira, pertsonen emozioak eta portaerak aktibatzen baitituzte. Landing pagetan etengabeko hobekuntzak egitea edo e-Commerce baten bihurketa inbutuetan hobekuntzak aztertzea eta proposatzea, esaterako, geure egunerokotasunean derrigorrezkoak diren CRO zereginak dira.

AHOLKULARITZA

Zure helburuak argi baldin badituzu, baina horiek ez lortzearen arrazoia identifikatzeko gai ez bazara, web aholkularitza bat behar duzu. Bostnanen, inguratzen zaituen ekosistema digitala ezagutzea eta aztertzea gustatzen zaigu, zure indargune eta ahulguneak identifikatzeko tresnarik onenak erabiliz. Informaziorik garrantzitsuena erabiltzen dugu, zure KPI-ekin bat datorren, eta zure ekosistema digitaleko elementurik garrantzitsuenak barne hartzen dituen estrategia bat garatzeko.

BILATZEN ARI ZARENA EZ DUZU IKUSTEN?

Kontaktuan jarri eta has gaitezen komunikatzeko eta Marketing Digitala ulertzeko modu berri bat sortzen.