SOCIAL MEDIA STRATEGY

Zure bezeroek sare sozialak erabiltzen badituzte, informazio-iturri gisa eta erabakiak hartzeko lagungarri gisa, produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa partekatuz eta kontsumituz, ez al zaizu iruditzen badela garaia haiekin komunikatzeko eta harremanetan egoteko kanal hori erabiltzeko? Bostnanetik zeure publiko objektiboa zein den jakiteko eta hura erakartzeko eta fidelizatzeko aholkularitza ematen dizugu.

ESTRATEGIA DISEINATZEA

Hedabide sozialetan eduki garrantzitsua partekatzea zure webgunera trafikoa ekartzeko bide indartsu bat da, eta baita egun dituzun bezeroek zure markan etengabeko interesa mantendu dezaten lortzekoa ere. Kanal horiek kudeatzeko eta hedabide sozialetan duzun presentzia handitzeko baliabideak edo eskarmentua ez badituzu, lagun zaitzakegu.

EDUKIA SORTZEA

Geure social networks taldea aditua da Facebook, Twitter, Linkedin, Instagram, Google+, ... eta hedabide sozialetako plataforma nitxoetarako edukiak sortzen. Zeure helburuetara egokitutako edukia sortzen dugu, zeure publiko objektiboa erakartzeko eta fidelizatzeko gai diren ezaugarriak dituena.

ARGITARATZE-EGUTEGIA ETA ESTILO GIDA

Hilean behingo edukien egutegia diseinatu eta garatzen dugu bezeroarekin batera, sare bakoitzerako, edukiak estrategia bakoitzaren arabera egokituz. Komunikazio-tonua, irudiak, eta abar lantzen ditugu, mezua marka bakoitzaren arabera egokitzeko.

MONITORIZAZIOA ETA ANALITIKA

Sare sozialetan dituzun profil eta orrialdeen segimendu bat egiten dugu egunero. Emaitzak neurtu eta horien berri ematen dizugu, lehen eskutik jakin dezazun zer gertatzen ari den zure sareetan; horretarako txosten xehetasunez beteak eta pertsonalizatuak erabiliz.

BILATZEN ARI ZARENA EZ DUZU IKUSTEN?

Kontaktuan jarri eta has gaitezen komunikatzeko eta Marketing Digitala ulertzeko modu berri bat sortzen.