SMART MAILING

Posta elektronikoak Marketing Digitaleko estrategietan zereginik ez duela uste al duzu? Sartu tartean zure kontaktuak posta elektronikoz, gizabanako gisa, eta erantzun iezaiezu haien erreakzioen arabera, automatikoa eta neurgarria den eran. Harreman adimendun eta iraunkorrak garatu.

KONTAKTUAK KUDEATZEA

Zeure datu-basea segmentatu, administratu eta hobetu. Geure Smart Mailingtresnak pertsonalizatze adimenduna eskaintzen dizu; haren bitartez, segmentazio aurreratua egin ahal izango duzu, zure kontaktu-zerrendak kudeatu eta horiek modu automatikoan eguneratuko dira, ezartzen dituzun irizpideen arabera.

KANPAINAK SORTZEA

Ez duzu eskarmenturik posta elektronikoen diseinuan? Smart Mailingek editore intuitibo bat eta responsive txantiloien galeria bat eskaintzen dizkizu. Horiek baliatuta, newsletter bat minutu gutxi batzutan sortu ahal izango duzu, HTML ezagutzarik edukitzeko beharrik gabe. Utzi lan teknikoa guri. Sortu kanpaina eraginkorrak, zure kontaktuen araberako eduki pertsonalizatuari esker, haien erreaktibotasuna handitzeko, eta probatu eta optimizatu kanpainak bidali aurretik, zure sarrerako ontzian aurrebista erabiliz.

MARKETINGA AUTOMATIZATZEA

Marketing prozesuak automatizatzearen aldeko apustua egiten duten enpresek emaitza hobeak lortzen dituzte, bihurketari dagokionez eta inbertsioaren itzulkinari dagokionez, apustu hori egiten ez dutenek baino. Tresna hau garatzeko orduan, erakundeei haien egunerokotasunean laguntzea izan dugu gogoan, bezeroak erakartzeko modu berriak eskainiz, bihurketa fase bakoitzerako egokiak diren eta modu automatikoan egikaritzen diren elkarrizketa adimendunak baliatuz.

ERDIBIDEKO MEZUAK

Zuzendu zure kontaktu potentzialei eta egungo kontaktuei haien lehentasun eta ekintzen arabera, eduki dinamikoaren editoreari esker. Jarri haiekin harremanetan, automatikoki, zure mezu elektronikoen aurrean duten erreakzioaren, haien nabigazioaren, eta abarren arabera. Bostnanen konbentzitzeko pertsonalizatu behar dela sinesten dugu. Automatizatu harremanetarako marketinga Smart Mailinga baliatuz.

ENTREGAGARRITASUNA

Nola berma dezakezu zure mezu elektronikoak ez duela zaborretan amaitzen? Geure Smart Mailing irtenbidearekin, zure kontaktuak posta elektronikoz tartean sar ditzakezu, gizabanako gisa, eta egiten dutenaren... edo egiten ez dutenaren arabera erantzun diezaiekezu, automatikoa eta neurgarria den eran. Bermatu mezuak hartzaileen sarrera ontzira heltzen direla.

TXOSTENAK ETA ANALITIKA

Aukeratu nahi dituzun datuak eta sortu emaitzen txosten oso bat, neurrira egindakoa, PDF, CSV edo beste hainbat formatutan esportatu edo partekatzeko. Zergatik itxaron kanpaina amaitzen den arte? Smart Mailingaren bitartez, zure ekintza edo kanpainen emaitzak denbora errealean monitorizatu eta jarraitu ahal izango dituzu. Deskubritu ere: irekieren geolokalizazioa, clickerren bero-mapak, gailu bakoitzari eta mezu-zerbitzari bakoitzari dagokion informazio xehea.

INTEGRATZEA

Hainbat CMStara egokitzeko aukera, eskura dauden pluginei esker. Zentralizatu informazio guztia leku bakarrean.

BILATZEN ARI ZARENA EZ DUZU IKUSTEN?

Kontaktuan jarri eta has gaitezen komunikatzeko eta Marketing Digitala ulertzeko modu berri bat sortzen.