PAID SEARCH

Internet azkar dabilen mundua da. Internet bidez erosten duten erabiltzaileen % 20 inguruk bilatzaileetako iragarkien bitartez erosten dute. Bostnanen, zure bezeroei, zure publikoari zu aurkitzen laguntzeko estrategia errentagarriagoak garatzen ditugu. Handitu zure ikusgaitasuna eraginkortasunez eta adimenez, helburua ez baita gehiago inbertitzea, hobe inbertitzea baizik.

SEM KANPAINAK

SEM kanpainak, posizionamendu organikoko estrategiekin batera, Interneten duzun presentzia hobetzeko erabiltzen ditugun tresnak dira, kualifikatutako leadak erakartzearen tasa handitzen dutenak. SEO-k ez bezela, SEM-ak (Google Adwordsen bitartez aplikatuta) segmentazio potentzial handia, eta gehien interesatzen zaizkigun erabiltzaileengana zehaztasunik ahalik eta handienarekin zuzentzeko aukera eskaintzen dizkigu.

REMARKETINGA

Posible al da zure webgunean dagoeneko egon diren, edo zure marka ezagutzen duten erabiltzaile zalantzatien gainean berriz eragina izatea? Bai, Google Adwords, Facebook, Twitter, eta abarretan birmarketing kanpainak eginez. Internet bidezko publizitate modurik errentagarrienetarikoa izateaz gainera, erosketa-probabilitateak handitzea lortuko dugu.

DISPLAY PUBLIZITATEA

Zure ikusgaitasuna indartu, zure branding kanpaina osatu edo zure inbertsioa errentagarri bihurtu nahi baduzu, display publizitatea da aukerarik onena. Zeure helburuak aztertzen ditugu eta bannerrak (hainbat formaturen artean aukera dezakezu, esaterako, bideoa, audioa edo interaktiboa) sartzen ditugu zure publiko objektiboa dagoeneko webguneetan.

AFILIAZIO MARKETINGA

Helburua bezeroak erakartzea bada, afiliazio marketing estrategia baten bitartez lor dezakegu. CPA (erostearen kostua) eredu batekin, marka baten preskriptoreek ingurune digitalaren baitan egiten den izen emate edo erosketa bakoitzeko sari bat jaso dezaten lortuko dugu.

SARE SOZIALETAKO PUBLIZITATEA

Social Mediako publizitatea bide egokia da zure jomuga erabiltzaileekin harremanak eraikitzeko, sozialak izateko potentziala baitute. Publizitate mota hau Internet bidezko marketing kanpainen estrategiaren zati oso garrantzitsu bihurtu da, izan ere, sare sozialak markaren irudia indartzeko, ikusgaitasuna hobetzeko eta lead kualifikatuak erakartzearen tasa handitzeko bide oso eraginkorra baitira. Bostnanen, Facebook Ads, Twitter Ads, Linkedin Ads, eta beste hainbat sare sozialetako publizitate kudeaketan adituak gara. Zure helburuak lortzen laguntzen dizugu, zure kanpaina globalean txertatuz.

¿NO ENCUENTRAS LO QUE ESTÁS BUSCANDO?

Escríbenos y comencemos a crear una nueva forma de comunicar y entender el Marketing Digital.