INBOUND MARKETING

Erakarri bezero potentzialak modu organiko batean, edukia sortuz, sare sozialetan hedatzeko estrategiak baliatuz eta kontaktuak monitorizatuz eta elikatuz. Emaitzak lortzen ditugu eta zuren marketing digitaleko estrategian egindako inbertsioaren itzulkina neurtzen dugu.

ERAKARTZEA

Kontsumitzailearen mundua aldatu egin da. Ezin dugu erabiltzaileen gainean eragin bat izan, ez edonola, eta ez edonon, bezero bihurtzea nahi badugu, behintzat. Inboundak erabiltzaileen itxaropenetan jartzen du arreta, bilatzen duten horretan eta hori modu erakargarrian aurkezteko moduan, erabiltzailea bera izan dadin gugana etortzen dena. Erabiltzaile kualifikatuak webgunera erakartzeko lantzen ditugun tresna eta estrategietako batzuk hauek dira: bilaketa-motoreak optimizatzea, content marketinga, blogginga, social media marketinga...

BIHURTZEA

Fase honek ahalegin handia eskatzen duen arren, hementxe hasten gara antzematen edukien marketingaren estrategiaren emaitzak. Webgunean bisitari errepikariak edukitzea lortu dugunez, hurrengo urratsa bihurketa funnelera bideratzea da, akziora pasa daitezen eskatuz (CTA). Helburu hori lortzeko, Bostnanen landing page eraginkorrak diseinatu eta garatzen ditugu, eta baita formulario adimendunak eta eduki esklusiboak ere.

IXTEA

Fase kritikoa da hau, izan ere, orain aztertzen baititugu emaitzak.Itxieran, bisitari kualifikatu guztiak (leadak) webgunetik bihurketa funnelaren hurrengo fasera bideratzen ditugu, bezeroak izatera, alegia. Leadak bezero bihurtzea, zenbaitetan, prozesu luzea izan daiteke. Normalean, 7 eta 13 click bitartean behar dira bezero potentzial bat salmenta bihurtzeko. Orduan, zein marketing teknika erabili behar ditugu bezero gehiago ixten laguntzeko? Bostnanen marketinga automatizatzearen aldeko apustua egiten dugu, workflowak, mailing eraginkorra eta datu-basearen segmentazioa erabiliz.

FIDELIZATZEA

Inboundaren helburua eduki garrantzitsu eta erakargarria ematea da, geure kontaktu eta bezero potentzialentzat. Erabiltzaile batek produktu bat erosteak edo kontratu bat sinatzeak ez du esan nahi berarekin ahaztu behar garenik. Inbound estrategia bat aplikatzen duten enpresek haien bezeroekin elkarreragina izaten jarraitzen dute, haien gogobetetasuna neurtzeko. Horrek salmenten hazkunde bat dakar, haien bezeroen datu-basea hazi egiten da eta haien markaren preskriptoreak lortzen laguntzen die. Bostnanen helburu horretan laguntzen duten estrategiak garatzen ditugu, eduki dinamikoarekin, social media monitoringarekin, trigger marketingarekin, eta abarrekin.

BILATZEN ARI ZARENA EZ DUZU IKUSTEN?

Kontaktuan jarri eta has gaitezen komunikatzeko eta Marketing Digitala ulertzeko modu berri bat sortzen.