EVENT & EXPERIENTIAL

Esploratu harreman publikoen errealitateak field marketinga aplikatuz, hau da, pertsonen hunkiberatasunarekin zuzenean konektatzeko gaitasuna duen tresna aplikatuz.

SORTZEA

Esperientziaren arrakasta, hein handi batean, sortzen dugun ingurunearen araberakoa da. Sortzen dugun gune fisikoa izango da eragin handiena izango duen puntua, eta estrategia espaziala eta egikaritze liluragarria zehazki ulertzea eskatzen du. Zure marketing taldearekin batera egiten dugu lan, zure metrikak, helburuak eta markarentzat dituzun jomugak ulertzeko; zure laguntzaile idealaren psikologiarekin konektatzen dugu eta esperientziarako ikuspegi eta estrategia bat sortzen ditugu.

IZEN EMATEA

Mailing bidezko gonbidapenak, push jakinarazpenak, landing pagetan izen emateko formularioak, sakelakorako aplikazioak... trafikoa esperientzia bizitzera bideratzeko erabiltzen ditugun elementu digitaletako batzuk baino ez dira. Irtenbide eskalagarriak eraikitzen ditugu, webguneen, sakelakoen eta sare sozialen bitartez, bertaratzen direnen interakzioa bultzatzeko, bai online, bai offline. NET-CRM, geure tresna propioak, antolatutako gertakizunen eraginkortasunaren segimendua eskaintzeko aukera ematen digu, clickak, bisitaldiak eta mailing kanpainak erabiliz.

HEDATZEA

Gertakizunaren esperientzia kanpaina digitalen edo hedabide sozial garrantzitsuen bitartez luzatzea, sortutako giroa bera bezain garrantzitsua izan daiteke. Gertakizuna partekatu egin behar dela eta sare sozialetako publikoarekin elkarreragina eduki behar dela uste dugu, engagementa sortzeko.

TXOSTENAK

Datuak eta segimendua harreman puntu posible bakoitzaren bitartez integratzen direla egiaztatzen dugu. Geure big data tresnak, eta ezagutza eta ikaste prozesagarriak biltzeko erantzukizuna duen analisi-taldeak txosten zehatz bat ematea eta etorkizuneko gertakizunen estrategiari laguntzea ahalbidetzen digute.

BILATZEN ARI ZARENA EZ DUZU IKUSTEN?

Kontaktuan jarri eta has gaitezen komunikatzeko eta Marketing Digitala ulertzeko modu berri bat sortzen.