Nazioarteko komunikazio plana
SPRI Taldea Eusko Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentzia da eta bere helburua euskal enpresak laguntzea eta bultzatzea da, beren tamaina, sektorea eta egoera edozein dela ere.

SPRI Taldeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko aurrekontuaren %75 kudeatzen du, eta zerbitzu, programa, inbertsio eta diru-laguntzen bidez banatzen du zenbateko hori.

Eusko Jaurlaritzak proposatutako proiektuak, Euskadiko inbertsio internazionalak sustatzeko komunikazio lerro berri bat sortzea zen, munduan zehar lan egiten duten enpresa euskaldunei haien nazioarteko ekintzetan eta esportazioetan laguntzeko.
Aholkularitza pertsonalizatuen bitartez proiektuan parte hartzen duten erakunde guztiekin elkartu eta argumentario orokor bat sortu dugu. Emaitza: BIGlittle, nazioartean sustatuko den erakundeentzako argudio lerroa, zeinak balioan jartzen duen Euskal Herriko nagusitasuna, erlatiboki, honen baliabide industrialetan.