Nazioarteko komunikazio kanpaina korporatiboa
Oronak, Espainiako igogailuen sektorean lehenak eta mundu mailan hamargarrenak, bere internazionalizazio estrategia haurrera eramateko kanpaina gure esku utzi zuen. Horretarako markaren berezko balioa kontuan izan genituen haien nortasuna azpimarratzeko eta posizionatzeko, irudi fresko eta irekiago batekin. Produkzioa Bartzelona eta Bruselasen gauzatu zen, beti ere tokian tokiko ordezkaritzak kontuan izanda. Bestalde, zenbait argazki saio burutu ziren europako zenbait estatuetan, hala nola Erresuma Batuan, Holandan, Irlandan, Frantzian, Alemanian eta Portugalen. Bertakoak erabili ziren modelo gisa Orona produktu eta instalazioekiko sentimendua areagotzeko eta Orona taldearen nazioarteko komunikazioari lekukotasun izpi bat emateko.
Sormen material guzti hori hainbat euskarrien bidez zabaldu zen, hala nola aldizkari espezializatuetan, prentsa orokor, nazional zein internazionalean, web eta sare sozialetan, jakina. Horrez gain gidoi moduko bat sortu zen Oronaren puntu guztiak mundu osoan zehar egokitzeko, gutxienez ehun herrialdeetan bait du presentzia. Esan beharra dago urte askotan igogailuetan liderra den enpresa honekin elkar lanean egon garela eta batera hazi garela. Nazioarteko eremuetan geroz eta ezagunagoa da bere pertsonengatik, bere zerbitzuarengatikā€¦ Balore guzti horiek akzio desberdinetan islatu ditugu.