Dealer Book/ Komunikazio Estrategia
Orbea marka, 1840-ean sortua eta hasiera batean armen fabrikaziora zuzendua, gaur egun liderra da merkatu nazionalean bizikleten produkzio eta salmentan, mendiko eta errepideko bizikletak ezagunenak direlarik.

Bizikleten fabrikazioan liderrak direnak, irudi tekniko, berritzaile eta espezializatua transmititu nahi zuten, eta horretarako Orbearen Dealer Book-a garatzea, hierarkizatzea, planifikatzea eta sortzea eskatu ziguten.

Gainera, komunikazioko pieza grafiko pila bat ere hemen sortu ditugu: produktu packaging-a, izaera nazional zein nazioartekoa duten iragarkiak, denden barneko dekorazioa, eta hauentzako pieza asko: eranskailuak, etiketak, totems-ak, etab.