Telebistarako zein zinema aretoetarako iragarki eta e-comerce estrategien burutzea
Jata, gama ertaineko produktuak dauzka eta gainera 70 urteko baino gehiagoko esperientzia duen enpresa da. Bere produktu gamaren erreposizionamendua eskatzen digu helburu zehatz batekin: bere balioak sendotu, produktuaren izaera eta estetika berritu eta nazioarteko mailan publiko gazteago bati hurbildu. Erabiltzaileei esperientzia hobeago bat eskaintzeko asmoz Bostnani  e-comerce deituriko plataforma baten garapena eskatu zion.
Enkargu erraza zen baina helburua, konplikatuagoa. Gainera, merkatuan zeukan brandfeeling-a hobetu behar genuen, gertutasuneko lokarriak sendotu eta, noski, saldu. Kasua aztertu ondoren, proiektuak merkatuan zeukan pertzepzioa eta brandfeeling-a hobetzen eta sendotzen hasi genuen, hori dena kanpainaren zati klabearekin koherentzia handiaz osatzen eta integratzen: telebistako eta zinemako spot-ak. 20’’etan izaera freskoago bat eta Electro produktuak, alai eta gazteagoak iruditzea lortu genuen. Ibilera berria estilo berriarekin: Jatarekin bizitza osasungarri bat oso erraza da.
Plataforma bidez online salmentak garatzeko asmoarekin estrategia integral bat sortu genuen Jatarentzako, etxetresnetan liderra den marka, eta salmenta online plataforma martxan jarri genuen. Web gunea protagonismoa hartzen du eta produktuen eta erabiltzailearen esperientziaren topagune giza kontsideratu dezakegu. Proiektuari hasiera eman genion eta erronka batekin aurkitu ginen: erreferentzia kantitate handia geneuzkan sailkatzeko. Gainera irudi aktuala islatu behar genuen, web guneko nabigagarritasuna alde batera utzi gabe. Hau guztia kontuan izanik, finkaturiko helburu guztiak betetzen dituen plataforma e-commerce bat sortu dugu. Gailu mobil guztietara egokitzen dena eta erabiltzaileari nabigagarritasun atsegina eta intuitiboa eskaintzen diona.