Branding / Nazioarteko Komunikazio Plana
Ferrocarral, Kapelamendi eta Berritek. Hiru enpresa horien gaitasunak batuz, nazioarteko estrategia bat garatu dute, non marka bakar batekin euren produktuak merkaturatzea bilatzen duten. Bostnan marka berri hori disenaitzeaz eta edukia garatzeaz arduratzen da, baita nazional zein nazioarteko komunikazio estrategikoa sortzeaz ere. Aldez aurretik izandako kontsultoriaren ondoren, marka berria ateratzea erabaki dugu, euskarri ezberdinetan antolatutako komunikazio estrategiko baten bitartez; lerro estrategikoak eta komunikazio ardatzaren gakoak finkatuz eta proposamenaren balio nagusia eta periferikoa aztertu ondoren.
Erabili genituen euskarri horietako batzuk honako hauek dira: web orrialde bat, triptiko bat, feria bat Alemanian eta katalogoak markarekin. Gainera, markarentzako diskurtso komertziala sortu genuen. ONATEK-ek egun, fabrikatzaile gisa lortutako esperientzia luzean oinarrituz, Azpikontratario Integralen Soluzioak eskaintzen dizkigu, hala nola, denbora errealenan ikusteko eta partekatzeko aukera, laguntza eta aholkularitza teknikoa, prozesuen epe guztien kontrol zehatza eta proiektu bakoitzean harremanetan jarri ahal izateko arduradun kontaktu bat.