Komunikazio Estrategikoa eta Plan Internazionala Online / Offline
New MusicNow 2011-ean sortzen da teknologia berriek eskaintzen dituzten lan sistema berritzaileek eskaintzen dituzten abantailak erabiliz banakako, taldeko, eskola edota kolektiboen lana hobetzeko lanean dihardute.
Sektorea ondo ezagutzen duten eta beharrak lehen eskutik antzematen dituzten talde batez hitz egiten ari gara. Beraz, esan genezake musikariez eginiko eta musikariei zuzendutako proiektu bat dela. Egungo garapen teknologikoez baliatzen dira erreminta berriak sortzeko partituren ikaste, lan eta interpretazioa hobetzeko asmoarekin.

New MusicNow-ek bere proiektuarentzako marka irudi berri bat sortzeko eskatu digu, Blackbinder, eskulibre sistemadun aplikazio bat telefono eta tabletekin bateragarria. Gure lana aplikazioak berrikuntza bat suposatzen duela adieraztea da,  musika ulertzeko modua guztiz eraldatuko duela erakustea.
Erreminta honekin musikariek eraikitze, eskuratze, interakzio eta interpretazio prozesu guztia burutu dezakete.  Paperezko partituretatik formatu digitalizatu batetara igarotzeak musikarien lana errazteko izugarrizko abantailak suposatzen du.

Hori dela eta, aplikazio berri honek eskaintzen dituen abantaila guztiak ezagutzera eramateko webgune interaktibo bat sortu genuaen, baita komunikazio pieza eta papeleria diseinu korporatiboak ere. Gure asmoa euskarri digitalek lanean eskaintzen duten erosotasun eta abantailak gizartean ezagutaraztea da.