Branding internazionala
Biolan, biozientzian espezializatutako empresa bioteknologikoak, zeinen merkatu naturala ardoa, esnea, arrantzaritza eta beste zenbait diren, irudi esanguratsu eta nabarmen batekin internazionalizatzea bilatzen zuen. Haren marka sakontasunean analizatu eta helburuak ezagutu ondoren, markaren Restyling-a diseinatu genuen merkatu-hobiaren segmentazioan oinarrituz. Estrategia hau aurrera eraman ahal izateko, hurrengo hauek definitu genituen: nomenklatura egokia, markaren hierarkia eta naming-aren sorkuntza, sektore bakoitzaren arabera.
Proiektuaren gakoetako bat komunikazio ardatzak ezartzea eta indartzea izan zen, diskurtso lehiakorrak eta komertzialak bilatuz kasu bakoitzerako. Horrez gain, Brandfelling bat bilatzen genuen, Biolan ezagun, nabarmen eta ezberdindua bihurtzeko nortasun elementua.
Digital esparruari dagokionez, Web orri bat eraiki genuen, non Branding estrategiaren multzoa islatu genuen eta guzti horrek forma hartu zuen. Web-orri honetan garrantzitsuena sektoreak zehazki ezberdintzea zen, modu ikusgai eta erakargarri batean, beti ere erabiltzailearen erabilgarritasuna eta igorri behar zen profesionaltasuna kontuan hartuz. Biolanek era nabarmen eta esanguratsuan osasun eta nekazaritzako industriaren molekulak detektatzen dituzten biosentsoreak garatzen eta komertzializatzen jarraitzen du. Horren proba 2016ean Elikadura sektorean PYME berritzailearen saria jaso zuela da.